Páginas

domingo, 6 de mayo de 2012

Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri?

Askotan entzun edo irakurri dugu Finlandiako hezkuntza oso ona edo eredugarria dela, baina zergatik? Hona hemen interesgarria iruditu zaidan artikulu bat.

Finlandian hezkuntzari izugarrizko garrantzia ematen diote, gizarte egoki bat hortik datorrela pentsatzen baitute. Guztiz ados nago beraien pentsamenduekin, horregatik, hemen ere hezkuntzari garrantzi berdina eman behar diogula uste dut. Horretarako, irakasleen autaketari garrantzi gehiago emango nioke, unibertsitatera haur hezkuntza edo lehen hezkuntza ikastera saratzen diren pertsonak kontrolatuz. Gaur egun edonork ikas dezake ikasketa hau eta ez litzake horrela izan behar, benetan irakasle onak izango direnek ikasi beharko lukete. Horretarako Finlandian test moduko bat pasatzen zaie ikasle guztiei ea nolakoak diren jakitek. Hemen ere horrelako zerbait egitearen aldekoa naiz, asko baitaude oporrengatik, gradua erreza delako... ikasten dutenak. Hau ezin da onartu, irakasle ona izateko ezin bestekoa delako haurrak gustatzea. Beraz, Finlandiako hezkuntzaz zertxobait ikastea ondo datorkigula uste dut.