Páginas

Paper zorroa

Kostata, baina hasi naiz zerbait idazten paper zorroan. Nire blogak ttipi ttapa, pausoz pauso izena du. Izenburu hau jartzearen arrazoia sinplea da: hezkuntzan, bizitzan bezala gauzak lortzeko pausoak eman behar dira.


Gaur pauso berri bat eman dut, paper zorroa idazten hastearena, eta espero pauso gehiago ematea ikasturte guztian zehar.


Has gaitezen beraz pauso gehiago ematen, hezkuntzarekin. Hezkuntza oso garrantzitsua dela iruditzen zait gizartearentzat, funtsezkoa da. Beraz, horrexegatik izan nahi dut nik irakasle, etorkizuneko haurrak ondo hezteko.


Hezkuntzaren helburua azken finean gauza berriak irakastea da, pertsona bat osatzeko. Jarraian Berri txarrak taldearen "Ikasten" kanta doakizue, asko gustatzen baitzait esaten duena:


Gaur atzo baino gehiago dakit
baina bihar baino gutxiago
hala gertatu ohi da behintzat
eskolaz kanpo


Jaiotzeko momentu beretik
hasten gara asimilatzen
eta lekzio zailenak beti
denborak irakasten dizkigu


Ikasten
nire adimena zabaltzen
akatsetatik
herri bezala
barkamena eskatzen
ixilik egoten
gehiago entzuten
aukeratzen
denbora aprobetxatzen
kantak egiten
ikasten, ikasten


haurrengandik
liburetatik
agureengandik
beste kulturetatik ikasten
iraganetik orainetik etorkizunetik
zugandik nigandik guregandik
ikasten


Hau ez da behin ere gelditzen


Ikasten
beti nire adimena zabaltzen
ikasten
momentu oro.




Badirudi azken egun hauetan ikasten baino gehiago "des-ikasten" ari naizela. Gaur egungo hezkuntzaz nuen iritzi ez zen oso ona, ustez, aldaketa ugari egin behar zirelako, bai irakasteko moduan baita ematen diren arloetan.

Baina inolaz ere ez nuen pentsatzen idazkaritzatik esandako aldaketak egingo zizkigutela. Badirudi Haur Hezkuntzakoei ez digutela garrantzirik ematen. Espezializatzeko aukera gutxiago ditugu eta gainera Lehen Hezkuntzakoek gu baino aukera gehiago dituzte espezializatutako arloan irakasteko. Egunero esaten digute hezkuntzak izugarrizko garrantzia duela, baina kontrakoa demostratzen digute.

Haur Hezkuntzako lehen urtekoak honez gain beste arazo bat dugu: klaseen ordutegia. Orain arratsaldez ikasle kopuru txikia dago eta goizez izugarrizko kopuru handia. Ez al da hobeago ikasle kopuruak ahal den neurrian berdintzea? Ustez, ez da egokia 60 pertsoneko klasea bat egotea beste batean 30 daudenean, zaila  baita hain kopuruko handiko talde batean behar bezala lan egitea. Gainera, ez al gara hezkuntza mundukoak eskatzen ari haurren talde kopuruak jeisteko? Ez ditugu haur hezkuntzako geletan 25 haur izan nahi, denen beharretara iristen ez garelako eta unibertsitatean 60 bai? 60 horien beharretara ere ez al da iritsi behar? Badirudi horrek ez duela axola...

Aste santuko oporren ostean berriz ere hemen nago bloga aktualizatzen. Badirudi oporretan deskantsatu bakarrik egiten dugula eta ez dugula deus ere ikasten, baina ez da horrela. Inkontzienteki bada ere, beti zerbait ikasten da. Nik Salamankako herri txiki batean igaro ditut opor egun hauek, hango familiarekin. Izaba-osaben lagunak etorri ziren egun batean bisitan beren semearekin. Semea, Jon Ander izeneko 7 urteko mutil itsu bat zen. Jaiotzez da itsua. Asko hunkitu ninduen mutikoa lehen aldiz ikusi nuenean, "gaixoa" pentsatu nuen. Baina ezagutzen joan nintzen heinean ikuspuntua aldatu nuen, mutil alai eta argia baitzen. Berarekin denbora bat eman ondoren "mundu berri bat" ezagutu nuen, non ondo bizitzeko ez zen bistarik behar. Ikusten dugunok, jendea itxurarengatik epaitzen dugu, baina ikusten ez duen batek, barrukoa bakarrik "ikusten" duenez, pertsona izaerarengatik bakarrik epaitzen du.

Ikusi al du inork "Los diarios de la calle" pelikula? Oso pelikula ona dela uste dut, asko gustatu zitzaidan niri behintzat. Filme honek irakasle batek bere ikaskideak aldatzeko egiten duen esfortzua narratzen du. Erin, Wilson ikastetxeko irakasle berria da. Bertan, jatorri ezberdineko gazte talde baten irakasle izatea egokitzen zaio. Ikasle hauek ez dituzte inongo esperantzarik, espero duten bakarra, egun bat gehiago bizitzea da, beraien bizitza bandengatik arriskuan baitago. Baina irakasle berri honek hau aldatu egingo du, beraiengan sinesten baitu. Horretarako eguneroko bat idazteko eskatzen die, beraien ideiak eta sentimenduak azaltzeko. Hasiera batean ikasleak ez daude oso motibatuak idazten hasteko, baina berehala hartzen dute martxa. Ikastetxeko beste irakasleak ez daude batere ados Erin-ek egiten duenarekin, beraientzat gazte hauek ez baitira inora iritsiko. Baina Erin-ek beraiengan sinisten duenez, aurrera ateratzen ditu eta gazteak aldatzea lortzen du.

Asko gustatu zitzaidan filma, hezkuntzaren munduarekin zerikusia zuelako. Erin bezalako irakasleak behar direla hezkuntzan uste dut, izan ere, egoera zail bat (arazo larriak zituzten gazteak) onera aldatzea lortu baitzuen. Film honetatik ikasi dudana zera da: haurren beharretara egokitu behar garela, motibatu egin behar ditugula eta beraiengan sinetsi behar dugula. Hau ez badugu egiten, ez gara irakasle onak izango, ziur nago.

Pelikula hau Berri Txarraken beste abesti batekin lotu nuen: "Haurtzaroa lapurtu zidaten". Gazte hauek haurtzaro latza pasa baitzuten. Hona hemen abestia:


Bakardadean
haurtzarorik ezean
kale gorrian
hotzak, noraezean
hamalau urte
beretzat hainbat mende
irrifarre bat
zer ote jakin gabe


Ez da erreza
ezeta sinistea
etxean beti
gorrotua jatea
ta gurasoak
egoeraren errudun
bururik gabe
baina berriro haurdun

"Biluzik jarrita argazkiak ateratzen

nahi ez nuena egiten
igurtzi lizunak jasotzen
mehatxuka: kaletikan ez esan ezer!"

Eta prestatzen joan gaitezen

protestarako antolatzen
eta zigorra exigitzen
justizia
(baldin badago noski)

"Nire gorputza beti kamera grabatzen

beste umeekin nahasten
euren biktima erreza nintzen
geroztik  ez dut berriro lorik egiten"

Blogarekin amaitzeko, ikasturte osoari errepasoa egin nahi diot. Hasiera batean klaseak arratsaldez egokitu zitzaizkidala esan zidatenean, izugarrizko haserrea harrapatu nuen, goizez eman nahi bainituen klaseak. Baina denborarekin arratsaldeko klaseetara akomodatzen joan naiz. Kopuru txikiko taldea egokitu zaigu eta adin ezberdinetako jendea. Hau azkenean oso aberatsagarria izan da nire ikasketetarako, esperientzia ezberdinak, pentsamendun ezberdinak... egon direlako. Bestalde, talde txikia izatean, isiltasun handiagoa dago eta klasea ematea errazagoa suertatzen da (ala esan digute irakaslek behintzat). Gainera klasean oso harreman ona dugu, denok ezagutzen gara zertxobait azken finean. Beraz, ikasturte honetan asko ikasi dudala esan dezaket, eta oso gustura gainera.

Hurrengo urtean ez dakit ea talde beran egongo garen, ez bada ala, ondo izan eta ala bada, laster arte!

2 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Ona!!! Baina letra guztia irakurri ordez, beste proposamen bat, linkatu dezakezu abestia denek entzuteko? Erosoagoa litzateke eta paper-zorroari beste ikutua emango zenioke. Linkak egitea, blogeko sarreretara, artikuluetara, bideoetara, abestietara...asko aberasten baitu zure nondik norakoa!!

    ResponderEliminar