Esku artean gatazka garrantzitsu bat daukagu gure gelan. Izan ere, zuzendaritzatik, arratsaldeko saioak kentzeko asmoa dutela adierazi digute. Gehiengoek notizi hau ontzat hartu dute baina batzuei ez zaie batere ondo iruditu, lana dela eta ezin baitute goizeko klasetara joan.
Bestalde, taldeak nahasteko pentsamendua dutela esan digute. Ez zait aukera egokia iruditzen, iada lan modularreko taldeak osatuak baititugu, baita gelakoekin erlazio on bat. Gainera, gure taldea, txikia denez, primeran ikasi daiteke eta eralazio ona dugu guztiok orokorrean.
Beraz, taldeak dauden bezala mantentzea eskatuko nuke, baita arratsaldetan klaseak ematen jarraitzea goizetan joan ezin dutenentzat. Hau ezin bada horrela izan, behintzat orain komunikatu beharko liguketela erantzun bat uste dut, norberak bere plangintza egin dezan. Ezin dugu Iraila arte itxaron, beranduegi da.
miércoles, 28 de marzo de 2012
domingo, 18 de marzo de 2012
Irakasleon iritzia
Nire taldeak duela aste bat Aitor ikastola bisitatu zuen, lan modularrerako behaketa egiteko. Bertan gertatutako egoera batek atentzioa deitu zidan. Oihaneko animalietaz hitz egiten ari zeren haurrak irakaslearekin. Krokodiloaz hitz egiten hasi zirenean irakasleak honako hau esan zuen: "pertsonal maltzur batzuk krokodiloaren azalarekin poltsak eta gerrikoak egiten dituzte. Beraz, amatxori horrelako poltsa batekin ikusi ezkero bronka bota".
Hori entzun nuenean ikasgelan eduki genuen eztabaidaz oroitu nintzen, ea irakasleok iritzia eman behar dugun ala ez. Niri ondo iruditu zitzaidan irakasleak hori esatea, krokodiloekin egiten dutena gaizki dagoela iruditzen baitzait. Baina honek arazo bat sor dezake, izan ere beste norbaiti ondo dagoela irudituko zaiolako. Orduan iritzia eman bai ala ez?
Azken finean nire ustez hezkuntza iritziz betirik dago hasieratik. Izan ere, adibidez, Anderrek Garaziri margoa kentzen badio eta Garazik jo egiten badio ez jotzeko esaten diogu. Hori azken finean ere iritzi bat da, beste batek jotzea ondo dagoela zurea defendatzeko pentsa dezakeelako. Baina ez jotzearen iritzia orokortua edo onartua dago. Beraz, iritzi hau orokortu eta onartu den bezala onartu behar dela krokodiloena iruditzen zait.

miércoles, 14 de marzo de 2012
Hezkuntzaren aldaketa
Duela egun batzuk klasean hezkuntzaren eboluzioaz hitz egiten egon giñen. Denok hezkuntza asko aldatu zela aipatu genuen, izan ere, ikas materiala, irakasleak, metodologia... asko aldatu dira. Baina oraindik ere gauza batzuk aldatzeko daude, beraz, irakasle berriok hori aldatzea lortu behar dugu, hezkuntza hobeago bat lortzeko.
Jarraian nire taldekidekoekin, Ane, Nora eta Olatzekin eginiko posterra:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)