Páginas

domingo, 6 de mayo de 2012

Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri?

Askotan entzun edo irakurri dugu Finlandiako hezkuntza oso ona edo eredugarria dela, baina zergatik? Hona hemen interesgarria iruditu zaidan artikulu bat.

Finlandian hezkuntzari izugarrizko garrantzia ematen diote, gizarte egoki bat hortik datorrela pentsatzen baitute. Guztiz ados nago beraien pentsamenduekin, horregatik, hemen ere hezkuntzari garrantzi berdina eman behar diogula uste dut. Horretarako, irakasleen autaketari garrantzi gehiago emango nioke, unibertsitatera haur hezkuntza edo lehen hezkuntza ikastera saratzen diren pertsonak kontrolatuz. Gaur egun edonork ikas dezake ikasketa hau eta ez litzake horrela izan behar, benetan irakasle onak izango direnek ikasi beharko lukete. Horretarako Finlandian test moduko bat pasatzen zaie ikasle guztiei ea nolakoak diren jakitek. Hemen ere horrelako zerbait egitearen aldekoa naiz, asko baitaude oporrengatik, gradua erreza delako... ikasten dutenak. Hau ezin da onartu, irakasle ona izateko ezin bestekoa delako haurrak gustatzea. Beraz, Finlandiako hezkuntzaz zertxobait ikastea ondo datorkigula uste dut.

miércoles, 28 de marzo de 2012

Erantzun bat orain !

Esku artean gatazka garrantzitsu bat daukagu gure gelan. Izan ere, zuzendaritzatik, arratsaldeko saioak kentzeko asmoa dutela adierazi digute. Gehiengoek notizi hau ontzat hartu dute baina batzuei ez zaie batere ondo iruditu, lana dela eta ezin baitute goizeko klasetara joan.

Bestalde, taldeak nahasteko pentsamendua dutela esan digute. Ez zait aukera egokia iruditzen, iada lan modularreko taldeak osatuak baititugu, baita gelakoekin erlazio on bat. Gainera, gure taldea, txikia denez, primeran ikasi daiteke eta eralazio ona dugu guztiok orokorrean.

Beraz, taldeak dauden bezala mantentzea eskatuko nuke, baita arratsaldetan klaseak ematen jarraitzea goizetan joan ezin dutenentzat. Hau ezin bada horrela izan, behintzat orain komunikatu beharko liguketela erantzun bat uste dut, norberak bere plangintza egin dezan. Ezin dugu Iraila arte itxaron, beranduegi da.


domingo, 18 de marzo de 2012

Irakasleon iritzia

Nire taldeak duela aste bat Aitor ikastola bisitatu zuen, lan modularrerako behaketa egiteko. Bertan gertatutako egoera batek atentzioa deitu zidan. Oihaneko animalietaz hitz egiten ari zeren haurrak irakaslearekin. Krokodiloaz hitz egiten hasi zirenean irakasleak honako hau esan zuen: "pertsonal maltzur batzuk krokodiloaren azalarekin poltsak eta gerrikoak egiten dituzte. Beraz, amatxori horrelako poltsa batekin ikusi ezkero bronka bota".

Hori entzun nuenean ikasgelan eduki genuen eztabaidaz oroitu nintzen, ea irakasleok iritzia eman behar dugun ala ez. Niri ondo iruditu zitzaidan irakasleak hori esatea, krokodiloekin egiten dutena gaizki dagoela iruditzen baitzait. Baina honek arazo bat sor dezake, izan ere beste norbaiti ondo dagoela irudituko zaiolako. Orduan iritzia eman bai ala ez?

Azken finean nire ustez hezkuntza iritziz betirik dago hasieratik. Izan ere, adibidez, Anderrek Garaziri margoa kentzen badio eta Garazik jo egiten badio ez jotzeko esaten diogu. Hori azken finean ere iritzi bat da, beste batek jotzea ondo dagoela zurea defendatzeko pentsa dezakeelako.  Baina ez jotzearen iritzia orokortua edo onartua dago. Beraz, iritzi hau orokortu eta onartu den bezala onartu behar dela krokodiloena iruditzen zait.

miércoles, 14 de marzo de 2012

Hezkuntzaren aldaketa

Duela egun batzuk klasean hezkuntzaren eboluzioaz hitz egiten egon giñen. Denok hezkuntza asko aldatu zela aipatu genuen, izan ere, ikas materiala, irakasleak, metodologia... asko aldatu dira. Baina oraindik ere gauza batzuk aldatzeko daude, beraz, irakasle berriok hori aldatzea lortu behar dugu, hezkuntza hobeago bat lortzeko. Jarraian nire taldekidekoekin, Ane, Nora eta Olatzekin eginiko posterra:

miércoles, 22 de febrero de 2012

Gizarteratzea - hezkuntza - kultura

Duela egun gutxi batzuk klasean hezkuntza, kultura eta gizarteratzeaz eztabaidatzen haritu ginen. Ikaskide bakoitzak orden ezberdinetan aipatu genituen, bizitzan ematen denaren arabera, hiru terminoak. Baina aurreko termino hauek ordenatu baino lehen, ezin bestekoa da hauek definitzea.

Hezkuntza ezagutzak, baloreak, kultura transmititzen dituen prozesu amaigabea da. Jaiotzen garenetik hiltzen garen arte ematen da, edozein leku eta edozein momentuetan. 

Kultura ordea, gizarte bat karakterizatzen duten egitura sozial, erlijioso edo bestelakoen multzo bezala ulertzen da. Kultura mundua interpretatzeko modua da eta kultura bakoitzak errealitatea modu batera erakusten du. 

Gizarteratzea aldiz, gizarte baten partaide izateko egin beharreko prozesuari deitzen zaio. Gizarteratzea gertatzeko, gure inguruko pertsonen laguntza ezinbestekoa izango da, prozesu hori ahalik eta ondoen ateratzeko eta inolako arazorik ez izateko. 

Beraz, niretzako ordenarik egokiena honako hau izango litzateke: Gizarteratzea, hezkuntza eta kultura. Gizarteratzea lehenengo postuan jartzen dut, hezkuntza eta kultura gizarterik gabe ulertu ezin dezakedalako. Hezkuntza bigarren postuan jarri dut, kultura baino garrantzitsuagoa iruditzen zaidalako. Azken finean, gizarteratzen garenean hezkuntza eta kultura jasotzen ditugula uste dut.

jueves, 16 de febrero de 2012

Politika eskoletan.


Aupa lagunok!

Atzo Pirritx eta Porrotxen adibide bat jarri nuen, eskoletan politika barneratua dagoela baieztatuz. Hona hemen “intereconomia”-ko partaide batzuk esaten dutena honi buruz:

Fueron concejales de Batasuna. Pirritx y Porrotx, los payasos proetarras, adoctrinan niños en Navarra.

Pirritx y Porrotx son dos payasos que ambientan muchas de las actividades del entorno proetarra para niños y que durante años han contado con la colaboración de la televisión pública vasca. José María Aguirretxe, Porrotx, fue concejal de Herri Batasuna en Lasarte. Su compañera Pirritx, Aiora Zulaica, fue concejal de Euskal Herritarok en la misma localidad, y en su día se negó a condenar el asesinato del concejal socialista Froilán Elespe, asesinado por ETA el 20 de mayo de 2001.

            Varias veces han colaborado en vídeos a favor del acercamiento de los presos de ETA, reconociendo el "sufrimiento" de las familias, e incluso el ayuntamiento de Bilbao llegó a vetar su actuación en la Semana Grande de 2009.

            Uno de los últimos vídeos de los clowns es una lección magistral de adoctrinamiento a los niños de la escuela pública de Arbizu, en Navarra. Profesores y padres colaboran con los dos payasos en adoctrinar a los niños de apenas cinco años sobre la situación de Palestina, siempre encauzada desde la perspectiva proetarra, que vienen a comparar la situación de Oriente Medio con la del País Vasco.

Según relata El Confidencial Digital, en una jornada de "confraternización entre Euskal Herria y Palestina", los payasos actuaron en la escuela pública con los niños ataviados con la típica vestimenta arabe, las madres disfrazadas de musulmanas y durante el encuentro se lanzaron proclamas a favor de Palestina y Euskal Herria.
Bideoa ikusteko linka.