Páginas

miércoles, 22 de febrero de 2012

Gizarteratzea - hezkuntza - kultura

Duela egun gutxi batzuk klasean hezkuntza, kultura eta gizarteratzeaz eztabaidatzen haritu ginen. Ikaskide bakoitzak orden ezberdinetan aipatu genituen, bizitzan ematen denaren arabera, hiru terminoak. Baina aurreko termino hauek ordenatu baino lehen, ezin bestekoa da hauek definitzea.

Hezkuntza ezagutzak, baloreak, kultura transmititzen dituen prozesu amaigabea da. Jaiotzen garenetik hiltzen garen arte ematen da, edozein leku eta edozein momentuetan. 

Kultura ordea, gizarte bat karakterizatzen duten egitura sozial, erlijioso edo bestelakoen multzo bezala ulertzen da. Kultura mundua interpretatzeko modua da eta kultura bakoitzak errealitatea modu batera erakusten du. 

Gizarteratzea aldiz, gizarte baten partaide izateko egin beharreko prozesuari deitzen zaio. Gizarteratzea gertatzeko, gure inguruko pertsonen laguntza ezinbestekoa izango da, prozesu hori ahalik eta ondoen ateratzeko eta inolako arazorik ez izateko. 

Beraz, niretzako ordenarik egokiena honako hau izango litzateke: Gizarteratzea, hezkuntza eta kultura. Gizarteratzea lehenengo postuan jartzen dut, hezkuntza eta kultura gizarterik gabe ulertu ezin dezakedalako. Hezkuntza bigarren postuan jarri dut, kultura baino garrantzitsuagoa iruditzen zaidalako. Azken finean, gizarteratzen garenean hezkuntza eta kultura jasotzen ditugula uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario