Nire taldeak duela aste bat Aitor ikastola bisitatu zuen, lan modularrerako behaketa egiteko. Bertan gertatutako egoera batek atentzioa deitu zidan. Oihaneko animalietaz hitz egiten ari zeren haurrak irakaslearekin. Krokodiloaz hitz egiten hasi zirenean irakasleak honako hau esan zuen: "pertsonal maltzur batzuk krokodiloaren azalarekin poltsak eta gerrikoak egiten dituzte. Beraz, amatxori horrelako poltsa batekin ikusi ezkero bronka bota".
Hori entzun nuenean ikasgelan eduki genuen eztabaidaz oroitu nintzen, ea irakasleok iritzia eman behar dugun ala ez. Niri ondo iruditu zitzaidan irakasleak hori esatea, krokodiloekin egiten dutena gaizki dagoela iruditzen baitzait. Baina honek arazo bat sor dezake, izan ere beste norbaiti ondo dagoela irudituko zaiolako. Orduan iritzia eman bai ala ez?
Azken finean nire ustez hezkuntza iritziz betirik dago hasieratik. Izan ere, adibidez, Anderrek Garaziri margoa kentzen badio eta Garazik jo egiten badio ez jotzeko esaten diogu. Hori azken finean ere iritzi bat da, beste batek jotzea ondo dagoela zurea defendatzeko pentsa dezakeelako. Baina ez jotzearen iritzia orokortua edo onartua dago. Beraz, iritzi hau orokortu eta onartu den bezala onartu behar dela krokodiloena iruditzen zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario