Esku artean gatazka garrantzitsu bat daukagu gure gelan. Izan ere, zuzendaritzatik, arratsaldeko saioak kentzeko asmoa dutela adierazi digute. Gehiengoek notizi hau ontzat hartu dute baina batzuei ez zaie batere ondo iruditu, lana dela eta ezin baitute goizeko klasetara joan.
Bestalde, taldeak nahasteko pentsamendua dutela esan digute. Ez zait aukera egokia iruditzen, iada lan modularreko taldeak osatuak baititugu, baita gelakoekin erlazio on bat. Gainera, gure taldea, txikia denez, primeran ikasi daiteke eta eralazio ona dugu guztiok orokorrean.
Beraz, taldeak dauden bezala mantentzea eskatuko nuke, baita arratsaldetan klaseak ematen jarraitzea goizetan joan ezin dutenentzat. Hau ezin bada horrela izan, behintzat orain komunikatu beharko liguketela erantzun bat uste dut, norberak bere plangintza egin dezan. Ezin dugu Iraila arte itxaron, beranduegi da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario